XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ISIDOR DEUNA

Lugiñen edo baserritarren Zaindaria dogu Isidor santu Madrildarra.

Gure baserritarrak maite dabe santu au eta Euskalerrian ainbat eleizatxutan da zaindaria.

Isidor Deunaren egun au, egokia dabe baserritarrak euren eskubideak zeintzuk diran jakiteko eta eskubide orreik zaintzeko alkargoak sortzeko baita lugintzaren aurrerabidea zelan eta nondik izan daiteken aztertzeko.

Baserriko lana da gizadian bearrena jateko guztiak ortik eta arrantzatik datozelako eta baserria da, lugintza da, gizartean baztertuen dagoan saillea.

Ez ete da baserritarrak euren eskubideak aldezteko alkartzen jakin ez dabelako?